DROGEN ERABILERA ARAZOTSUEN PREBENTZIO TAILERRA

Agipad Elkartearen eskutik, DBH 2., 3. eta 4. mailako ikasleek, drogen erabilera arazotsuen prebentzioaren inguruko saioak izan dituzte. DBH 1. mailako ikasleek aurrerago landuko dute gaia.

 

Saio horien helburua da: alde batetik, drogomenpekotasunen fenomenoa ezagutzen laguntzea; eta bestetik, drogen erabilera eta hauen arriskuei buruz baloreak eta oinarrizko informazioa helaraztea, prebentzioa oinarri hartuta. Maila bakoitzean landutako gaiak, ikasleen adinari egokituak izan dira. 

Familientzat ere antolatu dugu hitzaldia, programa eraginkorra izan dadin guztiok norabide berean jardutea eta gazteengan ohitura osasungarriak sustatzea ezinbestekoa baita. Adituak ikasleekin landutakoa familiekin partekatu du, eta zalantzak argitu ditu.