DROGEN ERABILERA ARAZOTSUEN PREBENTZIO TAILERRA

Aste honetan DBHko ikasleek, maila guztietan, drogen erabilera arazotsuen prebentzioaren inguruko saioak izan dituzte.

 

Agipad Elkarteak, Drogen abusuaren ikerketa eta prebentziorako gipuzkoar elkarteak zuzendu ditu, Urnietako Udaleko Ongizate-Sailarekin elkarlanean DBHko ikasleek izan dituzten saioak.  

Saio hauen helburuak drogomenpekotasunen fenomenoa ezagutzen laguntzea eta drogen erabilera eta hauen arriskuei buruz baloreak eta oinarrizko informazioa helaraztea dira. Maila bakoitzean landutako gaiak, ikasleen adinari egokituak izan dira. 

Azken finean, tailer hauen helburu nagusia prebentzioan eragitea da.

Ildo beretik eta programa eraginkorra izateko familien partaidetza ezinbestekoa da guztiok norabide berean jardun eta gaztetxoengan ohitura osasungarriak sustatzeko. Horregatik, datorren abenduaren 9an, AGIPADen eskutik, Lekaion, “Drogomenpekotasunaren prebentzioa” izenburupean hitzaldia antolatu dugu Bigarren Hezkuntzako familientzat arratsaldeko 17:00etan.