DONOSTIA EGUNEKO OSPAKIZUNA

Azken urteotako etenaren ostean, danbor soinuek alaitu dute Egape Ikastola.

Donostian ez ezik, Urnietako Egape Ikastolan ere, danbor hotsak izan ziren nagusi pasa den ostiralean. Dantzariek ere hankak arin ibili zituzten eta Urnietako ereserkian eta Donostiako martxan  dantza ikuskizun ederra eskaini ziguten. “Gu beti pozez, beti alai, beti alai!”.