DIGITALIZAZIOAREN KUDEAKETAN ALDAKETAK

Hausnarketa prozesu baten ondorioz eta zuzendaritza proiektu berriaren baitan, ikasleen eguneroko jarduna errazteko eta baliabide digitalen antolaketa hobetzeko neurriak hartu dira.

Ikasturte honetan, DBH 1 eta DBH 2ko ikasleek ordenagailu eramangarriak ikastetxean uzteko aukera izango dute, eguneroko joan etorrietan gailuak etxera eraman beharrik ez izateko.

 

Horretarako, ikastetxean ordenagailuak gordetzeko espazio egokiak prestatu dira, ikasleek gailuak modu antolatuan uzteko aukera izan dezaten.

 

Hala ere, ordenagailua etxera eraman behar duten ikasleek gurasoen edo legezko tutoreen baimena aurkeztu beharko dute, sinatutako baimen orriaren bidez.

 

Horrez gain, irakasgaietan koaderno digitalen erabilera progresiboki murrizten ari da, eta, horren ordez, lan analogikoari gero eta garrantzi handiagoa ematen ari zaio. Horrela, ikasgelako jardueretan paperezko koadernoen eta bestelako material tradizionalen erabilera sustatzen da, baliabide digitalen eta analogikoen arteko oreka bilatuz.