DBHKO FAMILIA BILEREN GOGOBETETASUN EMAITZAK

Gela-bilera bukaeran familiek egindako balorazioak onak izan dira eta partaidetza aurreko ikasturteetan bezalakoxea.

 

Egape Ikastola BHI Kalitatea Hezkuntzan sarekide garen heinean, ebaluazioaren kultura barneratua dugu. Hau honela izanik, burutzen diren jarduerak, bilerak, proiektuak… baloratzen ditugu, beti ere hobetzeko helburuarekin eta kalitatezko eskaintza zabaltzeko asmoz.

Urriaren 5 eta 6an Bigarren Hezkuntzako ikasleen familia bilerak egin ditugu ikastolan.

Bertan, tutoreek, ikasturtearen ezaugarri orokorrak azaldu dituzte eta familien zalantzak argitzen saiatu dira. Bilera amaitutakoan gurasoek gogobetetasun inkesta bete dute (1etik 4ra bitartean hainbat atal baloratuz).

Hauek dira inkestetan jasotako emaitzak:

ADIERAZLEAK

1.MAILA

2.MAILA

3.MAILA

4.MAILA

Bileraren interesa

3,7

3,6

3,4

3,8

Bileraren ordua

3,7

3,5

3,6

3,9

Bileraren iraupena

3,1

3,5

2,6

3,8

Bileraren lekua

3,3

3,1

3,4

3,6

Azalpenak argiak izan dira

3,8

3,8

3,3

4,0

Informazioa praktikoa eta interesgarria izan da

3,7

3,7

3,3

3,7

Balorazio orokorra

3,6

3,5

3,2

3,8

 

Familien parte hartzea: 1. mailan familien % 65ak parte hartu du, 2. mailan %54ak, 3. mailan %61ak eta 4. mailan %50ak. Familien parte hartzea aurreko ikasturteetan bezalaxe mantendu da, 1. eta 3. mailakoen kasuan zertxobait handiagoa izan bada ere.

Proposamenak eskatu direnean, honako hauek jaso dira:

1.MAILA

2.MAILA

3.MAILA

4.MAILA

ALDERDI POSITIBOAK

-Bilera nahiko dinamikoa eta atsegina.

-Bilera baliagarria. 

-Bi tutoreak atseginak eta argiak.

-Eskerrik asko.

 

-Positiboa izan da dena.

HOBETZEKO PROPOSAMENAK

 

-Lekua txikia.

-Irakasle guztiak ezagutzea beharrezkoa dela iruditzen zait, bilera osoan geratzen ez badira ere.

-Lekua txikia, jende asko eta gertuegi.

-Ordutegi jarraia jartzea ikasleentzat, goizez bakarrik.

-Bi bilera egin bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz.

-90 minutuko bilera luzeegia da.

-Espazioa txikiegia.

-Gazteleraz galdetzen bada, gazteleraz erantzutea.

-Guraso gutxi.

 

OHARRA: Espazioari dagokionez, ikastolak galdetegi bat igorri zuen familia guztiengana bertaratze kopurua aurreikusi eta espazioa antolatzeko. Tamalez, jasotako erantzun kopurua eta bilera egunean azaldutako jende kopurua bat ez zetorren.