DBH: LEHEN URRATSAK EMATEN

Pasa den asteazkenean, LH6. mailakoek DBHn izango dituzten aldaketa eta berrikuntzen inguruko hitzaldia jaso zuten bi ikasle eta zuzendaritza taldearen eskutik.

Hitzaldian DBHren nondik norakoak azaldu ondoren LH6.mailakoek aukera paregabea izan zuten, zalantzak eta kezkak galdetzeko, besteak beste, patioaren antolaketa, ordenagailuaren erabilera, azterketen zailtasuna,…  Arratsaldean berriz, LH6.mailako gure ikasleak gerturatu ziren Bigarren Hezkuntzako ikastolara, eta bertan, hainbat irakasle eta gela ezagutzeaz gain, lanean ere aritu ziren. Erronka, froga eta esperimentu desberdinak ikusi eta egiteko tarte bikaina izan zuten, a ze zortea! Primeran pasa zuten. 


Familiek ere, eskola ezagutzeko aukera izan zuten arratsaldean. Lehendabizi DBHko filosofia, antolaketa eta hezkuntza proiektua ezagutu zuten, eta ondoren instalakuntzak eta gelak bisitatu zituzten. 


Handi egiten ari zaizkigu ikasleak. Ilusioa eta irrika sumatzen da beraien aurpegitean, baita urduritasuna ere. Etapa berri bati hasiera emateko gogoz dauden arren, oraindik Lehen Hezkuntzako etapa amaitu behar dute eta horrekin ere gogotsu daude.