DBH-KO ESKOLAZ KANPOKO JARDUEREN GOGOBETETASUNA

Bigarren Hezkuntzan izan ditugun eskolaz kanpoko jarduerak ondo baloratuak izan dira.

 

Egape Ikastola BHI Kalitatea Hezkuntzan sarekide garen heinean, ebaluazioaren kultura barneratuta dugu. Hau honela izanik, burutzen diren jarduerak, bilerak, proiektuak… baloratzen ditugu, beti ere hobetzeko helburuarekin eta kalitatezko eskaintza zabaltzeko asmoz.

Aurten eskolaz kanpoko jarduerak baloratzeari ekin diogu eta maiatzean galdetegiak bidali dizkiegu eskolaz-kanopoko jardueretan parte hartzen duten ikasleei, familiei eta baita irakasleei ere. 

2023-2024 ikasturte honetan 52 ikasle izan ditugu eskolaz-kanpoko jardueretan parte hartzen: dantzan 35, marrazketan 10 eta gitarran 7. Hiru galdetegi egin ditugu jarduerak 1etik 4ra bitartean baloratzeko. Besteak beste, alderdi hauek baloratu dira: ikaskuntzan aurreratzea, jasotako informazioa, erabilitako baliabideak, harremanak, lan giroa…

Ikasleek emandako balorazioen batazbestekoa 3,1 izan da eta  familiena 3,3.