DBH-KO ERAIKINEAN SUTE-SIMULAZIOA ETA EBAKUAZIOA

Azaroaren 27an, osteguna, Larrialdietako Plana jarraituz, Bigarren Hezkuntzako ikastetxeko sute-simulazioa eta eraikinaren ebakuazioa egin genuen.

 

Urtero legez, ikasturte honetan Larrialdi Planeko arduradunek egitasmoa aztertu eta errebisatu ondoren, hainbat egokitzapen egin zioten aurreko ikasturteko planari. Behin ebakuazio plana adostuta, irakasle eta ez irakasle den langileei helarazi zaie. 

Bestalde, tutoretza saioetan sentsibilizazioaren bidez, arriskuen prebentzioak eta segurtasun neurriek duten garrantzia azpimarratu zaie ikasleei. Honetaz gain, ikastetxean ebakuazio protokoloa landu dugu, larrialdien kasuetan zentzuz eta erantzukizunez jokatzeak duen garrantzia nabarmenduz.

Ikasitako hau guztia praktikan jartzeko, sute-simulazioa eta eraikinaren ebakuazioa antolatu dugu. Hustuketaren jarraipenak bete eta gero, sortu den txostena Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saileko Lan Arriskuen Prebentzioko Zerbitzura bidali dugu. Gainera, egindako balorazioan ondorioztatu ditugun hobekuntzak berriro ere datorren urteko Larrialdietako Planean txertatuko ditugu.