DBH-KO ERAIKINEAN SUTE-SIMULAZIOA ETA EBAKUAZIOA

Egape BHIko Larrialdietako Plana jarraituz, ikastetxeko sute-simulazioa eta eraikinaren ebakuazioa burutu dugu aste honetan.

 

Urtero legez, ikasturte honetan Larrialdi Planeko arduradunek egitasmoa aztertu eta errebisatu ondoren, ikasturteko plana osatu dugu. Behin ebakuazio plana adostuta, irakasle eta ez irakasleei helarazi zaie. 

Bestalde, tutoretza saioetan sentsibilizazioaren bidez, arriskuen prebentzioak eta segurtasun neurriek duten garrantzia azpimarratu zaie ikasleei. Honetaz gain, ikastetxean ebakuazio protokoloa landu dugu, larrialdien kasuetan zentzuz eta erantzukizunez jokatzeak duen garrantzia nabarmenduz.

Ikasitako hau guztia praktikan jartzeko, sute-simulazioa eta eraikinaren ebakuazioa antolatu dugu asteazkenean eta 6 minututan hustu ditugu eraikin guztiak. Ondoren, informea osatu eta txostena Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Lan Arriskuen Prebentzioko Zerbitzura bidali dugu.