DBH-KO 3. MAILAKO ANE DE SOSA MARINEN APUNTEAK BIRALAK BIHURTU DIRA

Anek oso ondo landutako mapa batean adierazi du Barroko literarioa, irudiak eta edukinak modu egokian uztartuz.

 

Lan hau Gaztelania eta Literatura irakasgaiaren 3. ebaluazioaren ibilbidearen parte izan da. Alatriste Kapitainaren irakurketa baten bidez, Juan Villar irakasleak, DBH 3. mailako ikasleei, barroko literarioari buruzko apunte grafiko batzuk garatzeko eskatu zien.

Juan Villarrek twitterren @dibupuntes kontua dauka, eta bertan berak sortutako baliabide didaktikoak eta ikasleen lan garrantzitsuenak igo eta sareetan komentatzeaz arduratzen da.

Horregatik, ekainaren 22an Ane De Sosa Marín gure ikasleak egindako lana birala bihurtu da 50.000 bistaratze baino gehiagorekin. Gainera, komunikabideek albistea zabaldu dute.

Lan bikaina!!! Zorionak Ane eta Juan!