DBH 4.MAILAKOAK FRANTZIARA IKASTOLAN IKASITAKO FRANTSESA PRAKTIKAN JARTZERA

Lau urtez aukerako ikasgaian frantsesa landu duten ikasleak Toulousera joan dira praktikak egitera.

DBH 4. mailako ikasle talde bat Frantziako Toulousera joan da asteartetik osteguna bitarte bi irakasleren gidaritzapean. Asteartean 16:00tan Hendaiatik irten ziren eta Toulouserainoko bidaia autobusez egin zuten.

Frantsesa praktikatzeko aukera paregabea izan dute hiriko txoko ezberdinak bisitatuz. 

Gauzatu dituzten ekintzen artean honakoak daude: bertako basilikara bisita , Capitolioa ezagutu, Midiko kanalean zehar bizikletaz ibilalditxo bat burutu, lorategi japoniarraz gozatu,...

Ikasle hauek DBH 1. mailatik frantsesa ikasgaia lantzen aritu dira hautazko ikasgaien artean. Sari moduan aurkeztu zaien irteera honetan frantsesari dagokion gaitasun komunikatiboa lantzeko aukera paregabea izan dute.