DBH 4 . MAILAKOEN IKASBIDAIA

Xomorro madarikatu batengatik DBH 4. mailakoen ikasbidaia bertan behera geratu da.

 

Egape Ikastolan ikasleei bertako ibilbide luzeari amaiera emateko asmoz ikasbidaia antolatzeko  ohitura dugu. Azken urteetan DBH 4. mailan eta aurrretik OHO ko 8. mailan burutu izan ohi da.

Urte luze hauetan Urnietako Egapetarrak Europa aldera joan izan ohi dira bidaiatzera, London, Paris, Holanda, Italia, Alemania, Portugal,.... baita Pirineoetara ere. Seguru gaude zuetako askok oroimen ahaztezinak izango dituzuela. 

Aurten ere, DBH 4. mailakoak lau urtez ilusio handiz eta lan mardula eginez ikasbidaia prestatuta zuten martxoaren 30etik apirilaren 3a bitartera Alsazia eta Oihan Beltza (Alemania) bisitatzera,  hain zuzen ere. Eta hara non, xomorro madarikatu bat gurera iritsi zitzaigun!

Eskolak itxi ziren eta baita mugak ere. Hasiera batean esperantzarik ez genuen galdu eta ikasbidaia atzeratzea erabaki genuen ekainaren 1etik 5era. Baina xomorroak gure artean jarraitzen du eta aurten pena handiz ezin izango dugu gure ametsetako bat bete, bidaia bertan behera geratu da eta. Gure oroimenean geratuko da ikasturte hau eta bereziki ikasturte honetako DBH 4. mailako taldea.

Hemendik aurrera beste bidaiak egiteko aukera izango duzuelakoan gaude eta orduan ahal bezain ongi disfrutatu!!!