DBH 4. MAILAKOAK IKASBIDAIAN

Ikastolako ikasle zaharrenak ondo merezitako ikasbidaia egin dute.

 

Beste urte batez DBH 4. mailako ikasleak ikasbidaian dabiltza azken aste honetan. Ikastolako ibilbideari amaiera xamur bat emate asmoz, aurten, Paris eta Eurodisneyn izan dira. 28 ikasle eta 3 irakasle ibili dira Frantzian. Martxoaren 23an irten ziren Urnietatik eta, hainbat eta hainbat esperientzia goxo pasa ondoren, gaur iluntzean, martxoak 27, itzuliko zaizkigu berriro herrira.

Hamaika istorio kontatzeko gogoz izango ditugu eta hamaika istorio bizitza osorako oroitzapen gisa gordeko dituzte.

Gaurtik hasi eta udaberriko oporrez gozatzera goaz. Apirilaren 13an bueltatuko gara, ikasturtearen azken txanpari gogoz ekiteko.