DBH 4. MAILAKOAK IKASBIDAIAN

Ikastolako ikasle zaharrenak ondo merezitako ikasbidaia egin dute.

 

Beste urte batez, DBH 4.mailakoak ikasbidaian dabiltza azken aste honetan. Ikastolako ibilbideari amaiera xamur bat emate asmoz, aurten Futuroscope, Paris eta Eurodisneyen izan dira. 24 ikasle eta 3 irakasle ibili dira Frantzian. Apirilaren 7an irten ziren Urnietatik eta hainbat eta hainbat esperientzia goxo pasa ondoren, gaur iluntzean, apirilak 11, itzuliko zaizkigu berriro herrira.

Hamaika istorio kontatzeko gogoz izango ditugu eta hamaika istorio bizitza osorako oroitzapen gisa gordeko dituzte.

Gaurtik hasi eta udaberriko oporrez gozatzera goaz. Apirilaren 28an bueltatuko gara, ikasturtearen azken txanpari gogoz ekiteko.