DBH 4. MAILAKO TEKNOLOGIAKO IKASLEAK ORONAN

Urriaren 15ean DBH 4. mailako Teknologiako ikasleek Orona Ideo bisitatu zuten (Galarreta Kanpusa).

 

Irteera honi esker, ikasleek gelan landutako edukietan (energia berriztagarriak, bero ponpa, automatizazioa) sakontzeko eta horiekin erlazionaturiko instalazioak ikusteko aukera izan zuten. 

Panel fotoboltaikoekin praktikak egin zituzten eta aurreko urteetako ikasleek egindako proiektuak ere ikusi eta probatu zituzten.

Eraikuntza adimendu eta energia berriztagarrien inguruko ezagutzak ederki jaso zituzten!