DBH 4. MAILAKO IKASLEAK IKASBIDAIAN

Ikastolako ikasle zaharrenak ondo merezitako ikasbidaia egin dute.

Beste urte batez DBH 4.mailakoak ikasbidaian ibili dira azken aste honetan. Ikastolako ibilbideari amaiera xamur bat emate asmoz, aurten Futuroscope, Paris eta Eurodisneyen izan dira. 43 ikasle eta 3 irakasle ibili dira Frantzian. Martxoaren 17an irten ziren Urnietatik eta hainbat eta hainbat esperientzia goxo pasa ondoren, martxoaren 22an itzuli zaizkigu berriro herrira.

Hamaika istori kontatzeko gogoz izango ditugu eta hamaika istori bizitza osorako oroitzapen gisa gordeko dituzte.

Bigarren hiruhilabetearen amaierara iritsita, udaberriko oporrez gozatzera goaz. Apirilaren 8an bueltatuko gara.