DBH 4. MAILAKO IKASLEAK FRANTSESEKO A2 TITULOAREKIN

Egape Ikastolako bost ikaslek frantseseko A2 tituloa lortu dute.

 

Egape Ikastolak DBHko etapan frantsesa ikasteko aukera eskaintzen die ikasleei. Gure Hizkuntza Proiektuan adierazten den bezala ikastolan lau hizkuntzetan trebatzen ditugu ikasleak, euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesean nahi duenak. Hizkuntza horietako bakoitzaren egiteak desberdinak izanik, sakontasun maila ere desberdina da eta Frantseseko jakintzagaiaren helburuetako bat lau ikasturtez ikasketak egin ondoren, ahal dela A2 tituloa lortzeko ahalegina egitea.

Aurten, laugarren mailako bost ikasle aurkeztu dira Hizkuntza Eskola Ofizialeko azterketa egitera. Azterketak bi zati izaten ditu, lehenik idatzia eta hori gaindituta, ahozkoa. Sofia Amigo Pozasek, Wiki Majewskak, Lide Lizeaga Jauregik, Hayat Serrano Benalik eta Alena Cortes Perezek lortu dute A2 tituloa.

Irati Fernandez Erkizia irakaslearen zeregina ere aipagarria izan da.

Zorionak eta bejondeizuela!!!!!