DBH 4. MAILAKO IKASLEAK AGURTU DITUDU EKITALDI XUME BATEKIN

Egape ikastolan egindako ibilbide luzeari amaiera emateko, DBH 4. mailako ikasleei agur xume bat eskaini diegu.

 

Beste urtetan Egape Eguneko ekitaldi garrantzitsua izaten da 4. mailakoen agurra. Aurten, iaz bezalaxe, ezinezkoa denez, ekitalditxo bat prestatu dugu.  Dantza taldeko 3.mailako dantzariek hiru dantza eder eskaini dizkigute eta ondoren ohiko diplomak argazkia eta bigarren hezkuntzan egindako ibilbidearen argazki bilduma oparitu diegu.

Egape ikastolan egindako ibilbidea amaitu dute eta hemendik aurrera jarraituko duten horretan zoriontsu eta aske izan daitezen opa diegu Egape Ikastolako komunitate osoak. Dena den, Egapeko ateak beti irekita izango dituzte. Zorte on!!!

Ekitaldiaren argazkiak ikusgai daude Egapeko web orrian. Egin klik HEMEN ikusteko.