DBH 4. MAILAKO IKASLEAK AESLEME ELKARTEAREN HITZALDIAN

“Gerta dakizuke”, gazteak trafiko istripuen inguruan kontzientziatuz.

Aste honetan antolatu dugun trafiko istripuen inguruko saioak harrera ona izan du DBH 4. mailako ikasleen artean. Hitzaldia Ibon Mugerzak eman du, istripu baten ondorioz bizkarrezur-muineko lesioa duenak. 

Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak eta Bizkarrezur Muineko Lesioak Ikertzeko Elkarteak (AESLEME) garatu dute “Zuri ere gerta dakizuke” kanpaina. Kanpaina honen helburua, bizkarrezur-muineko eta garuneko lesioak saihestea eta gazteak errepideko arriskuez eta zirkulazio-istripuek eragin dezaketen ondorio larriez kontzientziatzea dira. Bertaratutako ikasleek ikusi ahal izan dute, zirkulazio-istripuek hildakoak eragiteaz gain, zauriak ere eragiten dituztela, eta kasu askotan, bizkarrezur-muineko eta garuneko lesio larriak jasaten dituztela.