DBH 4. MAILAKO FAMILIEKIN HEZKUNTZA ORIENTAZIOAREN BILERA

Ostegunean orientazioaren inguruko bilera izan genuen DBH 4. mailako gurasoekin.

 

Egape BHI ikastetxeak Orientazio plan garrantzitsua du eta bertan, maila guztietako ikasleen garapen integrala bermatzen duten jarduera programatuak eta sistematizatuak jasotzen dira. 

Plan horretan lantzen den eremuetako bat Orientazio akademikoa eta profesionala da eta bere helburua da ikaslea bere proiektu pertsonala eratzen joan dadin erabakiak hartzeko prozesuan laguntza ematea, maila guztietan aukerakotasunari buruzko informazioa eskaintzea, ikasleei egoera eta une bakoitzean beren aukerak egiten laguntzen dieten jarrerak, ezagutzak eta esperientziak eskaintzea.

DBH 4. maila, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren amaiera izanik, DBHko Hezkuntza orientazioaren azken etapa da. Ikasleak, Tutoretza saioetan, hainbat dinamika egiten ari dira euren autoezagutza hobetzeko eta erabakia hartzeko estrategiak eskuratzeko. 

Esan bezala, gure ikastetxean, laguntza prozesua etengabea da eta ildo horretatik, martxoaren 5ean DBH 4. mailako familiekin orientazio bilera egin genuen funtsezko informazioa partekatuz. Bertan, gurasoek, euren kezkak eta zalantzak galdetzeko aukera izan zuten.