DBH 4. MAILAKO EKONOMIAKO IKASLEEK EKONOMIA ETA ZERGAK PROGRAMAN HARTU DUTE PARTE

Zerbitzu publikoari eta iruzur fiskalari buruz hausnartu dute.

 

Sektore publikoari buruzko kontzientzia pizteko eta gazteek kontzientzia fiskala hartzeko helburuekin Ekonomia eta Zergak Programa abian du Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean.

Programak unitate didaktiko baten lanketa eta Aldunditik datorren teknikari baten hitzaldia uztartzen ditu.

Plataforma digital baten bidez, unitate didaktikoak eskaintzen dituen hiru blokeen lanketa osatu dute DBH4ko ekonomiako ikasleek: euskal zerga sistemaren oinarrizko ezaugarriak eta zerga nagusien egitura ezagutu, Administrazioak zerga bidez jasotako diruarekin zer zerbitzu publiko eskaintzen dituen identifikatu eta, azkenik, iruzur fiskalaren aurkako borrokaren inguruko eztabaida sustatu da.

Aldundiko adituarekin aurrez aurreko saioan, berriz, azalpenak entzun eta zalantzak galdetzeko aukera izan dute ikasleek.