DBH 3. MAILAKO IKASLEEK GORPUTZETIK IKASTEN TAILERRA BURUTU DUTE

Heziketa Fisikoko klaseetan Aldundiko Kultura Eskolako programako jardueran parte hartu dute.

 

Talde bakoitzak bi orduko lau saio izan ditu. Talde testuinguru batean, musika eta kontsigna konkretu baten bidez, jarduera antolatu batzuk eskaini zaizkie ikasleei. Ariketak, banaka, binaka eta taldeka burutu dira. Bizitzako hiru binkuluak landu dira: Nola harremantzen naiz nire buruarekin, bestearekin, eta taldean? Pentsamendua garatzeaz gain, emozioen eta gorputzaren kontzientzia eta adierazpen librea landu dituzte, egunerokotasunean sor daitezkeen gatazka edo gai konkretuak jorratuz.

Saioak teoriko pratikoak izan dira. Hain zuzen, landutako gaiaren inguruko kokapen teoriko bat eskaini zaie eta, ondoren, gai horri dagokion bizipena edo esperientzia bizi izan dute gorputz mugimenduaren bidez.