DBH 3. MAILAKO IKASLEAK ORDIZIAKO AZOKAN

Asteazkenean ikasleek Ordiziako azokaren bisita gidatuan parte hartu zuten.

 

DBH 3. mailako ikasleek Biologia eta Geologiako Osasuntsu hazi, luzaro bizi! unitatean landutako edukiak osatzeko Ordiziako asteroko azoka entzutetsua bertatik bertara ezagutu zuten. Bisitako gidariak ikasleei D´elikatuz Zentroan (Elikadura eta Gastronomia gunea) harrera egin zien. Bertan, azokaren jatorria eta garapenaren ingurukoak jasotzen dituen ikus-entzunezkoa ikusi zuten. 

Ondoren, Plaza Nagusira hurbildu ziren ikasleak, talde txikitan banatu eta erosketa egin zuten. Azokara, asteazkenero hutsik egin gabe joaten diren baserritarrekin hizketan jardun ziren: zein herritatik zetozen, haien baserriaren izena, nola ekoizten dituzten haien produktuak, noiz eta nola ereiten eta biltzen dituzten barazkiak eta beste hainbat galdera egin zizkieten. Baserriko produktuak sortzeko zenbat lan egin behar den jabetzeko aukera izan zuten ikasleak.

Plazan erositako produktuekin D'Elikatuz zentrora itzuli eta bertan erosketak elikadura osasuntsuan izan dezakeen garrantziaz jardun ziren ikasleak. Baserritarrei zuzenean erosteak dituen onuraz eta abantailaz jabetu eta azokan erosteak gure ondare natural eta kulturala babesteko duen garrantziaz ohartu ziren.