DBH 3. MAILAKO GAZTETXOAK GAZTE FESTETAN OGITARTEKOAK SALTZEN

Maiatzaren 25ean, DBH 3. mailako neska-mutilak DBHko eraikinaren inguruan ogitartekoak saltzen arituko dira.

 

Urtero legez, gure DBH 3. mailako ikasleak, datorren ikasturteko ikasbidaia finantziatu ahal izateko, ogitartekoak saltzen egongo dira maiatzaren 25ean gazte festak aprobetxatuz.

Aurten festa, San Juan plaza inguruan ospatuko da eta gure gaztetxoek Azkorte kalean DBHko eraikinaren inguruan arratsaldeko 8:00etan postua zabalduko dute ogitartekoak salduz.

Patata tortila, xolomoa eta xolomoa gaztarekin osatutako ogitartekoak izango ditugu aukeran eta bakoitza 6 eurotan salduko da.

Gazte festak eta giro bikaina aprobetxatuz, kalean afari-merienda paregabea egiteko aukera zabalduko zaigu Egapetarroi.

ZATOZ ETA LAGUNDU GURE NESKA-MUTILEI!!!!!