DBH 3. ETA 4. MAILAKO IKASLEAK TXURI-URDIN IZOTZ JAUREGIAN

Asteartean, azaroak 10, 3. eta 4. mailako ikasleak Donostiako Txuri-Urdin Izotz Jauregian izan dira.

 

Jarduera osagarri hau Gorputz Hezkuntzako mintegiak antolatu du arlo horretako eduki curricularrak zabaldu eta sakontzeko helburuarekin. Aurten, pandemia egoera dela eta kezka sortu bazen ere, jarduera oso ondo antolatu da. Txuri Urdin izotz jauregiak bere kontingentzia plana zorrotz bideratu du eta ikasleen segurtasuna uneoro bermatu da.

Honela, ikasleei aukera eman diegu urtero antolatzen dugun jarduera honetan parte hartzeko eta dena  murriztuta duten garai honetan jarduera honetaz gozatzeko.