DBH 2.MAILAKO IKASLEAK TXURI-URDIN IZOTZ JAUREGIAN

Ostegunean, azaroak 5, DBH 2. mailako ikasleak Donostiako Txuri-Urdin Izotz Jauregian izan dira.

Jarduera osagarri hau Gorputz Hezkuntzako mintegiak antolatu du arlo horretako eduki curricularrak zabaldu eta sakontzeko helburuarekin, hain zuzen ere. Egoera motore berriak lantzerakoan, ikasleek hauei aurre egiteko gaitasunak garatzen dituzte. Honela lortzen dituzten gaitasun berriak, irristaketarekin erlazioa duten beste egoera batzuetara transferitu ahal izango dituzte.

Jarduera honek eskatzen dituen etengabeko erabaki hartze eta doikuntzak eguneroko bizitzako beste ekintzetara transferitu ditzakete, autonomia edota erabakiak hartzea adibidez. Gainera, eskola inguruan eta eskolaz kanpo, ikasleek egin dezaketen gorputz jarduera erakargarria aurkeztu eta aisialdirako aukera berria eskaintzen zaie.