DBH 2. MAILAKOAK ESKALADA IKASTAROA EGIN DUTE

DBH 2. mailako ikasleek eskalada ikastaroa osatu dute Heziketa Fisikoko klaseetan.

Ikasleek Fortuna kirol elkartearen eskutik eskalada ikastaroa burutu dute astelehen eta ostegunean Donostiako Pio Baroja kiroldegian. 

Egape ikastolan eskaintzen dugun kirol anitzen praktikarekin jarraituz, oraingo honetan gure ikasleek eskaladaren hastapenak jaso dituzte. Eskaladako alderdi oinarrizkoak, bai teknikoak bai fisikoak, lantzeko aukera izan dute instalazioetan dauden bitartekoak erabiliz.

Rokodromoan ikasitakoa ikasturte amaieran praktikan jarriko dute Hernaniko Santa Barbarako horman.