DBH 2. MAILAKO IKASLEAK ESKIATZEN

Abenduaren 12an DBH 2. mailako ikasleak iraupen eskia egitera joan ziren Somportera.

 

Jarduera osagarri honek, Heziketa Fisikoko eduki curricularrak zabaldu eta sakontzen ditu, elurretan egiten den kirol hau praktikatuz. Eski monitoreek gidatutako bi orduko ikastaroa egin eta gero, arratsaldean, eski estazioetako pistak ezagutu eta beraietan gozatzeko aukera izan dute gure ikasleek.

Honen bitartez, eskolaz kanpo, ikasleek egin dezaketen jarduera erakargarria ezagutu eta aisialdirako aukera berria eskaintzen zaie.