DBH 2. MAILAKO IKASLEAK ARTISTA OSASUNTSUAK IZATEN

Ingelesean osasuntsu jatearen garrantzia eta plater osasungarriaren konposizioa landu ondoren, Plastikan Arcimboldo artistaren lanetan oinarritutako erretratuak egin dituzte.

 

2.DBH-ko ikasleek ingelesean osasuntsu jatearen garrantzia landu dute. Plater osasungarriaren konposizioa, barazki eta frutak, proteina eta karbohidratoak zein portzentaietan jan eta jaki osasuntsuen hiztegia lantzen aritu dira. Ondoren, Plastikak lekukoa hartu dio Giuseppe Arcimboldo (1526-1593) artista italiarraren lan bitxiak aztertuz. Artista honek, naturako elementuak eta elikagaiak oinarri hartuta erretratu fantastikoak egin zituen, lau urtaroei erreferentzia eginez. 

Lanketa hau eginda, bi arloetan ikasitakoa uztartu dute ikasleek, bikoteka elikagai ezberdinak konbinatu eta erretratu pertsonalak sortu dituzte. Kolore eta originaltasunez betetako lan artistiko eta osasuntsuak egin dituzte, sormena eta adierazpen gaitasuna islatuz. 

Ekoizpen guztietaz gozatzeko, egin klik HEMEN.