DBH 2. ETA 3. MAILAKO IKASLEAK ESKIATZEN

Urtarrilaren 11an, DBH 2. mailako ikasleak Iraunpen eskia egitera joan dira eta urtarrilaren 16an 3. mailakoak eski alpinoa egitera joango dira.

 

Jarduera osagarri honek, Heziketa Fisikoko eduki curricularrak zabaldu eta sakontzen ditu, elurretan egiten diren bi kirol ezberdinak probatuz. Eski monitoreek gidatutako bi orduko ikastaroa egin eta gero, arratsaldean, eski estazioetako pista ezberdinak ezagutu eta beraietan gozatzeko aukera izan dute gure ikasleek. 2. mailakoak iraupen eskian aritu dira Somport-en eta 3. mailakoak eski alpinoa izango dute Valdezcaray-en.

Bestalde, eskolaz kanpo, ikasleek egin dezaketen gorputz jarduera erakargarria ezagutu eta aisialdirako aukera berria eskaintzen zaie.