DBH 2. ETA 3. MAILAKO IKASLEAK ESKIATZEN

Urtarrilaren 27an DBH 2. mailako ikasleak eta otsailaren 9an 3. mailakoak eskiatzera joan dira.

Jarduera osagarri honek, Heziketa Fisikoko eduki curricularrak zabaldu eta sakontzen ditu, elurretan egiten diren bi kirol ezberdinak probatuz. Eski monitoreek gidatutako bi orduko ikastaroa egin eta gero, arratsaldean, eski estazioetako pista ezberdinak ezagutu eta beraietan gozatzeko aukera izan dute gure ikasleek. 2. mailakoak iraupen eskian qritu dira Somport-en eta 3. mailakoak eski alpinoa Valdezcaray-en.

Bestalde, eskolaz kanpo, ikasleek egin dezaketen gorputz jarduera erakargarria ezagutu eta aisialdirako aukera berria eskaintzen zaie.