DBH 2., 3. ETA 4. MAILAKO IKASLEAK ESKIATZEN

Otsailaren 11ean DBH 2. mailako ikasleak eta martxoaren 21ean 3. eta 4. mailakoak eskiatzera joan dira.

Jarduera osagarri honek, Gorputz Hezkuntzako eduki curricularrak zabaldu eta sakontzen ditu, elurretan egiten diren bi kirol ezberdinak probatuz. Eski monitoreek gidatutako bi orduko ikastaroa egin eta gero, arratsaldean, eski estazioetako pista ezberdinak ezagutu eta beraietan gozatzeko aukera izan dute gure ikasleek.

Bestalde, eskolaz kanpo, ikasleek egin dezaketen gorputz jarduera erakargarria ezagutu eta aisialdirako aukera berria eskaintzen zaie.

Bigarren mailako ikasleek Somporten iraupen eskia egin zuten. Argazkiak ikusteko egin klik HEMEN.

3. eta 4. mailakoek berriz, Valdezcarayen eski alpinoa egin dute. Argazkiak ikusteko egin klik HEMEN.