DBH 1. MAILAN IPUINAK, AUDIOAK ETA BIDEOAK SORTU DITUZTE ARLOARTEKOTASUN PROIEKTUAN

Arloartekotasunaz baliatuz, Gaztelania, plastika eta radio fikzioa tailerra, DBHko 1. mailako ikasleek proiektu zoragarriak ekoiztu dituzte.

 

 

Lehenengo mailakoek, Inko Martinen eskutik jasotako "Radio Fikzioa" tailerrean Gaztelania jakintzagaian eraldatutako ipuin klasikoak grabatu zituzten eta grabazioak oinarri hartuta bideo bilakatu dituzte azken ikutuak proiektuari emateko plastika jakintzagaiaren barruan.

Plastikako arloan “Stop motion” teknika landu dute, objektu ezberdinen gainean mugimendu txikiak egin eta horien argazkiak ateraz, animazioak sortzeko. Horretarako, grabatutako audioaren eszenak aztertu eta horiek irudikatu ondoren, sekuentzia bakoitzaren argazkiak atera dituzte. Lanean gustora aritu dira eta emaitza ikusgarriak lortu dituzte. Bejondeiela!

Bideoak eskolako webgunean ikusgai daude (egape.eus), bideoak atalean.