DBH 1. MAILAKO IPUINLARIAK

DBHko 1. mailakoek, Gaztelania jakintzagaian, ipuin klasikoak eraldatu eta hauen ahozko bertsioak grabatu dituzte Inko Martinen "Radio Fikzioa" tailerrean.

 

Lehenengo mailakoek, Gaztelaniako lehen ebaluaketako proiektuan, ipuin klasikoak eraldatu dituzte. Rapunzel, Txanogorritxu, Hiru txerrikumeak... kontakizunetatik abiatuta, bertsio berriak eta pertsonalak egitea proposatu zaie. Emaitzak oso originalak izan dira, eta hau horrela izanda, Inko Martinen eskutik "Radio Fikzioa" tailerra antolatu dugu ikastolan narrazio berritu horiek ahozko bertsioan grabatzeko. Tailer honetan, gela bakoitzeko bi ipuin aukeratu eta talde lanean adituaren laguntzarekin, soinuak, musika eta antzerakoak txertatu dituzte narrazioak aberastuz. Proiektuarekin sormena lantzeaz gain, ikasleek izugarri disfrutatu dute. Hemen dauzkazue entzungai sorturiko ipuinak. 

RICITOS DE ORO (1A)

RAPUNZEL (1B)

PULGARCITA (1B)