DBH 1. MAILAKO IPUINLARIAK

DBHko 1. mailakoek, Gaztelania ikasgaian, ipuin tradizionalak eraldatu eta hauen ahozko bertsioak grabatu dituzte Inko Martinen "Radio Dicción" tailerrean.

 

Lehenengo mailakoek, Gaztelaniako lehen ebaluaketako proiektuan, ipuin tradizionalak eraldatu dituzte.

Txanogorritxu, Hiru txerrikumeak... kontakizunetatik abiatuta, bertsio berriak eta pertsonalak egitea proposatu zaie. Emaitzak oso originalak izan dira, eta hau horrela izanda, Inko Martinen eskutik "Radio Dicción" tailerra antolatu dugu ikastolan narrazio berritu horiek ahozko bertsioan grabatzeko. Tailer honetan, gela bakoitzeko bi ipuin aukeratu eta talde lanean adituaren laguntzarekin, soinuak, musika eta antzerakoak txertatu dituzte narrazio aberastuz. Proiektuarekin sormena lantzeaz gain ikasleek izugarri disfrutatu dute. Hemen dauzkazue entzungai sorturiko ipuinak. 

Buratino

De rojo vivo a rojo granate, de rojo granate a rojo rubor

El patito Juan

El lobo de Farmos