DBH 1. MAILAKO IKASLEEK “GURE ERROAK” ALDIZKARIA ARGITARATU DUTE

DBH 1. mailako ikasleak euskara arloan egindako azken proiektuan ikertzaile eta kazetari bihurtu dira.

 

DBH 1. mailan euskaran egin duten azken proiektuan gela bakoitzak “Gure erroak” izenburupean aldizkari bat argitaratu du. Azken hiruhilabeteko unitatean ikertzaile eta kazetari bihurtu dira eta Euskal Herrian gorde ditugun eta belaunaldiz belaunaldi transmititu zaizkigun ohitura, tradizio, kultura, folklore eta esperientziak gaitzat hartuz artikuluak egiten ikasi dute. 

Binaka euskal tradizioko gai bat hartu, informazioa aurkitu eta aukeratu dute, haien artikuluak ekoizteko. Unitatean ikasitako edukinaz baliatu dira testuak zuzentasunez idazteko. 

Azkenik, baliabide teknologikoek ematen diguten aukeraz ere baliatu dira eta testu-prozesadoreak eskaintzen dizkigun abantailak erabiltzen ikasi dute, horrela artikulu guztiek baldintza berberak bete dituzte eta aldizkariari osotasuna eman diote.

Lan bikaina egin dute gure kazetaritxoek, orain oporraz disfrutatzea dagokie!!!!