DBH 1. MAILAKO IKASLEAK TXURI-URDIN IZOTZ JAUREGIAN

Ostiralean, urriak 30, DBH 1.mailako ikasleak Donostiako Txuri-Urdin Izotz Jauregian izan dira.


 

Jarduera osagarri hau Gorputz Hezkuntzako mintegiak antolatu du arlo horretako eduki curricularrak zabaldu eta sakontzeko helburuarekin, hain zuzen ere. Egoera motore berriak lantzerakoan, ikasleek hauei aurre egiteko gaitasunak garatzen dituzte. Honela lortzen dituzten gaitasun berriak, irristaketarekin erlazioa duten beste egoera batzuetara transferitu ahal izango dituzte.

Jarduera honek eskatzen dituen etengabeko erabaki hartze eta doikuntzak eguneroko bizitzako beste ekintzetara transferitu ditzakete, autonomia edota erabakiak hartzea adibidez. Gainera, eskola inguruan eta eskolaz kanpo, ikasleek egin dezaketen gorputz jarduera erakargarria aurkeztu eta aisialdirako aukera berria eskaintzen zaie. 

OHARRA: 2020ko urriaren 26an argitaratutako 36/2020 DEKRETUA kontuan hartuz eta Ertzaintzarekin kontsulta egin eta gero jarduera mantentzea erabaki dugu. Txuri-Urdineko kontingentzia plana errespetatuko da (musukoa, hidrogela…) eta ikastaroa sei kideko taldeetan burutuko da. Urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuaren 6.1 artikuluaren arabera, jarduera burutzeko beharrezkoa den joan-etorria Donostiara baimenduta legoke eskolako curriculumean eta Gorputz Hezkuntzako programazioan jasotzen den jarduera delako eta beraz, erakundearen (Egape Ikastola BHI) beharrak betetzera zuzenduta dagoelako.