DBH 1. MAILAKO IKASLEAK OÑATIKO NATUR ESKOLAN

Apirilaren 23an, Bigarren Hezkuntzako 1. mailako ikasleak Oñatiko Natur eskolara joan ginen, bertan geologia gaia landuz.

 

Irteera oso aproposa izan zen, ikasleek geologiaren gaia aurrez landua zutelako biologia-geologia arloko 2. unitate didaktikoan.

Arantzazu edo Araotzeko ibilbidean bertako harriak eta bertan eratzen diren egitura eta dinamika geologikoak zein paisajistikoak aztertu genituen eta kobazuloak ere bisitatu genituen.

Modu honetara, talde batek, Arantzazuko santutegira bidean dagoen elkarte batean geratu ginen, sarreran geologiari buruzko errepasoa egin genuen Natur eskolako teknikariarekin eta ondoren kobazulo bat ikustera joan ginen, bertako geologia, izaki bizidunak eta ezaugarriak aztertuz. Ondoren “Arantzazu” errekari jarraituz, Arantzazurantz joan ginen oinez, bidean geologiari dagozkion alderdi ezberdinak aztertuz. Bigarren taldeak, alderantzizko ibilbidea egin zuen. 

Eguraldi zoragarriak lagunduta gozatzeko eta ikasteko aukera ezinhobea izan genuen!

Argazkiak ikusteko egin klik HEMEN.