DBH 1. MAILAKO IKASLEAK INGELESEKO PROIEKTUAK AURKEZTEN

DBH 1. mailako ikasleak “izar talentodunak” bilakatu zaizkigu hiruhilabetearen amaieran.

 

1. mailako ikasleek ingeleseko "We've got talent!" proiektuak aurkeztu dituzte aste honetan. Bertan, ebaluazio osoan zehar euren musika taldea sortzen aritu dira; aurkezpen bideo bat grabatu dute eta azkenik musika emanaldi bat egin dute klasean. Ikusleek musika emanaldiaren inguruko iritziak eman dituzte, epaimahaia izango bailiran. Ederki pasatu dute!