DBH 1. ETA 3. MAILAKO IKASLEAK BERRASOETAKO HARIZTIAN

Urnietako natur ondarea, Berrasoetako hariztia, aztertu dute DBH 1. eta 3. mailako ikasleek.

Agenda 30 proiektuan, aurten, Garapen Iraunkorreko 15. helburua lantzen ari gara, Lehorreko ekosistemei dagokiona hain zuzen ere. Honela,, DBH 1. eta 3. mailako ikasleak Berrasoetako hariztira joan ginen Urnietako natur ondarea aztertzera.

Oso zaila da hariztiak aurkitzea hirigunetik hurbil, horregatik dauka balio berezia Berrasoetako hariztiak. Ibilaldi atsegina egin genuen eta bertan basoaren inguruko gauza asko ikusi eta ikasi genituen, gainera, natur-ingurunearekin harreman zuzena izateak ematen duen plazerra alde batera utzi gabe.

Ingurumen-hezitzaileak, azalpenak emateaz gain, dinamika erakargarriak proposatu zizkigun eta ikasleok talde txikietan basoaren misterioak deskubritu genituen. Jardueran landu genituen atalak honako hauek izan ziren:

• Baso naturala: Nolako ingurunea, halako basoa.

• Hariztiaren ekosistema ezagutzeko gakoak.

• Haritzaren ezaugarriak eta bizitza.

• Zergatik dira garrantzitsuak basoak?

• Basoen erabilera eta kudeaketa.