CRISTÓBAL BALENCIAGA MUSEOAN GU ERE DISEINATZAILE!

Gure ikasleak euskal jostun ospetsuaren museoa bisitatu dute.

DBH 1. mailako ikasleek, Matematika eta Adierazpen Artistikoa eta ikus-entzunezko arloetan geometria landu dute azken hiruhilekoan.  Museora egindako irteera honekin, getariar diseinatzailearen lanean geometriak izan duen garrantzia ezagutzeko parada izan dute aste honetan. 

Egindako bisita gidatuan Balenciagaren bizitza eta lana ezagutu dute, baita modaren eta diseinuaren historian hauek izan duten garrantziaz jabetu ere. 

Gainera, “Azaletik bolumenera” jardueran parte hartu dute eta bertan Matematika eta Arte Ederren arteko loturaz ohartu dira. Bi dimentsioko patroi baten gainean irudi geometrikoak konfiguratuz eta problema matematiko errazak ebatziz ikasleek gorputzera egokitutako hiru dimentsioko piezak lortu dituzte. Gu ere diseinatzaile!