CHRISTMAS CRACKERS

Aste honetan 6. mailako ikasleekin gabonak ospatzeko, atzerriko hizkuntzako ikasgaiaren barruan cracker bat egin dugu.

Erresuma Batuan, Irlandan, Australian, Kanadan, Zelanda Berrian eta Sudafrikan ohitura den bezala, bi pertsonen artean ireki dugu. Bakoitzak bere cracker-aren barruan sari txiki bat topatu du: panpintxo bat, goxoki bat… 
Tradizioz, gabon gauean ireki behar da, baina oraingoan askok ezin izan diogu gogoari eutsi eta gelan bertan ireki behar izan ditugu! A ze poza!