BURMUINAREN ASTEA EUREKA MUSEOAN

Martxoaren 18an LH6ko ikasleak Eureka museora joan ziren burmuinaren funtzionamenduan sakontzera.

Ostegunean 6. mailako ikasleek ikasturteko lehen irteera egin zuten. Eureka Museora joan ziren, aprobetxatuz Burmuinaren astea zela eta Basque Center on Cognition, Brain and Language nazioarteko diziplinarteko ikerketa zentroak, kognizioa, garuna eta hizkuntza aztertzeko zentroak, alegia, ikasleentzat tailer bereziak antolatu zituela Eureka Museoan.

Bi gelak, bi tailerretan banatuta Patxi, Aiora eta Leire zientzialariek burmuinaren inguruko informazio eskeini zieten ikasleei. Burmuinaren osaketa eta atal bakoitzaren oinarrizko eginbeharra ere marrazki bidez ikasi eta ikusi zuten ikasleek.

Saio aberatsa izan zen, gaiaren inguruan ikasleek informazio berria jaso zutelako gelan ikasitakoaz gain.

Interesgarria eta aberatsa izan zen jarduera, motza ere egin zitzaion zenbaiti, ordubeteko saioa baitzen. Ea hemendik aurrera horrelako irteera gehiago egiteko aukera ematen digun pandemiak