BORDELERA FRANTSESA PRAKTIKAN JARTZERA

Maiatzaren 26 eta 27an DBH 4. mailan frantsesa ikasten duten ikasleak Bordelen izan dira.

 

Egape Ikastolako Hizkuntza proiektuan argi ageri den moduan gure ikasleei lau hizkuntzetan moldatzeko aukera ematen diegu. DBHko 4 mailetan frantsesa lantzen aritu diren ikasleei ikasitako guztia praktikan jartzeko aukera paregabea eskaintzen diegu eta honela, Bordelen izan dira bi egunez mintza praktika egiten. Honetaz gain, Bordelek eskaintzen dituen aukera paregabeaz gozatzeko aukera izan dute.

Lehen egunean Hendaiatik Bordelera trenez joan ziren. Aterpetxera iritsi, maletak bertan utzi eta egun pasa egitera irten ziren kalera. Arratsaldez, Bordeleko turismo bulegoko bisita gidatua izan zuten azalpenak frantsesez jasoaz. Hiriko historia eta bitxikeriak ezagutu eta toki turistikoenetatik pasaz ibilbidea egin zuten: Katedrala, La Porte Cailhau eta alde zaharra, besteak beste.

Arratsalde paregabearen ondoren, afaldu eta hostaleko egongelan Tolosako (Toulouseko) beste ikasleekin egon ziren, ederki moldatu ziren hizkuntzarekin. 

Asteartean, gosaria hostalean hartu ostean, Darwin espazioa bisitatzeko aukera izan zuten. Ondoren, Garona ertzean dagoen Miroir d´eau-n erlaxatu eta erosketak egiteko aprobetxatu zuten. Jarraian hostaletik maletak hartuta Saint-Jean tren geltokian etxeruntz abiatzeko trena hartu zuten. 

Frantsesa praktikatzeaz gain ederki pasa zuten gure ikasleek!