BORDELEN FRANTSESA PRAKTIKAN JARTZEN

DBH 4. mailako Frantseseko ikasleek bi egunez Bordele ezagutzeko aukera izan dute.

 

Egape Ikastolako Hizkuntza Proiektuan argi ageri den moduan gure ikasleei lau hizkuntzetan moldatzeko aukera ematen diegu. DBHko lau mailetan frantsesa lantzen aritu diren ikasleei ikasitako guztia praktikan jartzeko aukera paregabea eskaintzen diegu eta honela, Bordelen izan dira bi egunez mintza praktika egiten. Honetaz gain, hiriak eskaintzen dituen aukera paregabeaz gozatzeko aukera izan dute.

Frantsesa ikasgai duten DBH 4. mailako 13 ikasle eta 2 irakaslek osatutako taldeak apirilaren 29an Hendaiatik trenez abiatu eta Bordeleko aterpetxean hartu dute ostatu. Lorategi ederrean bazkaldu ondoren, Grand Théâtre aurrean elkartuta, “Pisten jokoa”n aritu dira: ikasleek pista batzuei jarraituz hiriko erdiguneko kale eta monumentu nagusienak ezagutu dituzte. Azken pistak bilduta sari banaketa izan dute. Kreperia batean afaldu zuten elkarrekin. 

Bigarren egunean “Écosystème Darwin” kultur-zentroa bisitatuko dute eta txalupan egingo dute bidaia. Denbora libreaz gozatzeko aukera ere izango dute, hiria deskubritzen jarraitzeko. Denok elkarrekin trenez itzuliko dira Hendaiara. 

Benetan bidaia interesgarria ikasleek bertako herritarrak frantsesez entzuteko eta hizkuntza praktikatzeko aukera baitute.