BINGO MUSIKATUA GELAN

Euskal musika, gure kulturaren transmisioaren lekuko.

 

 

DBHko ikasleek euskal musika eta kultura modu ludiko, dinamiko eta parte-hartzailean ezagutzeko aukera izan dute azken asteotan antolatutako Bingo Musikatua ekimenari esker. Tutoretza saioen barruan garatutako jarduerak giro aparta sortu du ikasgelan, eta ikasleen artean euskal kantagintza, atzoko eta gaurko artista ezagunak eta kultur ondarea lantzeko modu berritzailea izan da.

Ikasturtean zehar, maila guztietan, euskal kantak entzun, ezagutu eta kantatu ditugu. Aste honetan, bingo musikatua egin dugu, ikasleek hainbat euskal abestiren zatiak entzun, eta entzundako piezak beren bingo-tauletan identifikatu behar izan dituzte giro alai eta lehiakortasun osasuntsu batean.

Horrelako ekimenek, euskal kulturaren transmisioa eta hizkuntzaren erabilera sustatzeko balio dute, eta aldi berean, ikaskuntza eta entretenimendua uztartu daitezkeela erakusten dute.