BIHOTZAREN DISEKZIOA

Biologia ikasgaiko bigarren hiruhilekoan, 3 DBHko ikasleek giza-gorputzeko aparatuen eta sistemen anatomia eta fisiologia landu dute.

Gelan irudien eta bideo desberdinen bidez landu diren edukiak barneratzen laguntzeko asmoz, txekor-bihotzaren disekzioa egiteko aukera izan zuten ikasleek. Jarduera honen bitartez edukiak sendotu zituzten eta zuzenean organo hau ikutu eta manipulatzeko aukera ere izan zuten. Agian ikasle hauen artean, etorkizuneko zirujau edo kardiologo finen bat daukagu!