BIGARREN HEZKUNTZAN LEHEN URRATSAK EMATEN

Egape Ikastolan, Lehen Hezkuntzatik Bigarren Hezkuntzarako trantsizioa modu naturalean gauzatzeko, iraganbiderako jarduera programa elkarlanean eta modu koordinatuan antolatzen da.

 

Urtarrilaren 15ean,  LH 6. mailakoek DBHn izango dituzten aldaketa eta berrikuntzen inguruko hitzaldia jaso dute.  Zuzendaritzako kideak, orientatzailea eta DBHko 1. mailako hainbat ikasle 6. mailako taldeekin elkartu ginen asteazkenean.

Hitzaldian DBHren nondik norakoak azaldu ondoren, LH 6. mailakoek aukera paregabea izan zuten zalantzak eta kezkak galdetzeko, besteak beste, DBHko ezaugarriak, hautazko jakintzagaiak, metodologia, funtzionamendua…  Bestalde, DBH 1. mailako ikasleen testigantza eta bizipenak zuzenean ezagutzeko aukera izan zuten. Arratsaldean, berriz, LH 6. mailako ikasleak Bigarren Hezkuntzako ikastolara gerturatu ziren, eta bertan, hainbat irakasle eta gela ezagutzeaz gain, lanean ere aritu ziren. Erronkak egiteko eta gela ezberdinak ikusteko tarte bikaina izan zuten, a ze zortea! Primeran pasa zuten! 

Handi egiten ari zaizkigu ikasleak. Ilusioa eta irrika sumatzen da beraien aurpegitean, baita urduritasuna ere. Etapa berri bati hasiera emateko gogoz dauden arren, oraindik Lehen Hezkuntzako etapa amaitu behar dute eta horrekin ere gogotsu daude.