BIGARREN HEZKUNTZAN LEHEN URRATSAK EMATEN

Egape Ikastolan, Lehen Hezkuntzatik Bigarren Hezkuntzarako transizioa modu naturalean gauzatzeko, iraganbiderako jarduera programa elkarlanean eta modu koordinatuan antolatzen da.

Urtarrilaren 24an,  asteazkenean, LH6. mailakoek DBHn izango dituzten aldaketa eta berrikuntzen inguruko hitzaldia jaso zuten bi ikasle eta orientatzailea eta ikasketa buruaren eskutik.

Hitzaldian DBHren nondik norakoak azaldu ondoren, LH6.mailakoek aukera paregabea izan zuten zalantzak eta kezkak galdetzeko, besteak beste, DBHko ezaugarriak, hautazko jakintzagaiak, metodologia, funtzionamendua,…  Bestalde, DBH 1. mailako ikasleen testigantza eta bizipenak zuzenean ezagutzeko aukera izan zuten. Arratsaldean, berriz, LH6.mailako ikasleak Bigarren Hezkuntzako ikastolara gerturatu ziren, eta bertan, hainbat irakasle eta gela ezagutzeaz gain, lanean ere aritu ziren. Erronka, froga eta esperimentu desberdinak ikusi eta egiteko tarte bikaina izan zuten, a ze zortea! Primeran pasa zuten! 

Familiek ere, eskola ezagutzeko aukera izan zuten arratsaldean. Lehendabizi DBHko filosofia, antolaketa eta hezkuntza proiektua azaldu zitzaien, eta ondoren instalakuntzak eta gelak bisitatu zituzten. 

Handi egiten ari zaizkigu ikasleak. Ilusioa eta irrika sumatzen da beraien aurpegitean, baita urduritasuna ere. Etapa berri bati hasiera emateko gogoz dauden arren, oraindik Lehen Hezkuntzako etapa amaitu behar dute eta horrekin ere gogotsu daude.