BIGARREN HEZKUNTZAN IKASLEAK DANTZARI, IKASLEAK IRAKASLE

Musika jakintzagaian euskal dantzak ikertu dituzte DBH 3. mailako ikasleek.

 

DBH 3. mailako ikasleak Euskal Dantza tradizionalaren inguruko ikerketa lanean murgildu dira lehen hiruhilekoan. Gure herriko kultur ondare diren dantzak bilatu eta aztertu dituzte: historia, jatorria, ezaugarriak... 

Baina ez hori bakarrik, Teoriatik praktikarako bidean, proiektua borobiltzeko, bi dantza aukeratu dituzte, alde batetik “Agurra” eta bestetik, euskal jatorria ez izan arren, gure herrietan hain zabalduta dagoen “Txapeloaz” dantza.

Dantza hauen ikasketa prozesuan ikasleen inplikazioa bilatu da, dantzak zekizkiten ikasleak irakasle lanetan ipiniz, elkarlaguntza oinarri. Talde txikitan aritu dira, bukaeran, guztiok batera, elkarrekin,  ikasitakoa amankomunean jarri arte. Esperientzia bikaina eta musika saioak ikasgelatik kanpora ateratzeko aukera paregabea.